Bilera irekia nekazaritzaz ostegun arratsaldean

Udaleko Ekintza ekonomikoetako eta enpleguko zinegotzi Karmele Belaskok batzorde zabal bat eratu nahi du, nekazaritzaren promozioarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko.

Batzorde zabal horrek Nekazaritzako Aholku Batzordea izango du izena eta lehendabiziko bilera datorren ostegunean, irailak 30, egingo du, 19:00etan hasita. Bilera udaletxeko teilatu azpiko gelan egingo da eta gaiarekin interesa daukan edozeinek har dezake parte.

Bilerara deituta daude, besteak beste: udal ordezkariak, herriko baserritar eta nekazariak, ikastetxeak, bestelako eragileak eta gaiarekin interesa duten guztiak.

Bileran aztertuko diren gaiak honako hauek dira:

1. Nekazaritza Orion, Orioko baserriei buruzko bekadunen lanaren emaitzak azalduko dira.

2. Eskola baratza ikastetxean. Proiektuaren azalpena, arazoak eta lantzeko ideiak proposatzea.

3. Nekazaritza-produktuak eta kontsumo taldeak nola bideratu eta lagundu Orion.

4. Sanikolasetako neguko azoka prestatzea.

5. Nekazarien elkartearen sortzeko arrazoiak eztabaidatzea.

6. Norberak dakarrena.