10:00ak pasata hasi da bilera eta, hasiera batean ordubetekoa izatekoa bazen ere, 11:45ak arte luzatu da. Eskolako eta ikastolako 20 bat ikaslek parte hartu dute bileran, Udaleko ordezkariekin batera.
Ordu eta erdi luze iraun duen bileran era askotako gaiak planteatu dituzte ikasleek: batetik, iazko maiatzean udaletxean egindako udalbatzarrean planteatu ziren gaien segimendua egin dute: zer egin duen Udalak arazoak bideratzeko, zer ez, zergatik… Bestetik, ikasleek gai berri mordoa jarri dute mahai gainean eta galdera asko egin dituzte: gaztetxeko obraz, Gaztelekuaren antolamenduaz, herriko iturriez, mugikortasun-arazoez…
Ekarpen asko egin dituzte eta Udalak konpromisoa hartu du gaiak aztertzeko eta, ahal den neurrian, irtenbideak planteatzeko.