Binakako Lasterketa Mistoa

Datorren larunbatean, maiatzak 18, Karkara kultur elkarteak eta Berriak antolatuta, Orioko Binakako Lasterketa Mistoa egingo da eta, tarteka, hainbat kale itxi egingo dira ibilgailuentzat 16:00etatik 19:00ak arte. 

LASTERKETAREN IBILBIDEAK

Ibilbide motza

Eusko Gudari kaletik (kultur etxetik) abiatu eta Estropalari, Hondartza, Autopista-Bidegorria, Munto, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari eta amaiera Herriko Plazan.

Ibilbide luzea

Eusko Gudari kaletik (kultur etxetik) abiatu eta Estropalari, Hondartza, Abaromendi, Hondartza (bidegorritik), Antilla, kirol portua, Munto, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari, Iturbide, Nagusia eta amaiera Herriko Plazan.

TRAFIKO ALDAKETAK

  • Astebururo bezala, larunbatean arratsaldeko 14:00etatik igandeko 20:00ak bitartean Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik desbideratuko da.
  • Lasterketa dela eta goian aipatutako kaleetatik pasa bitartean trafiko mozketak izango dira. 
  • Herritik ateratzeko NAHITAEZ  Txanka hondartza errepidea erabili behar da.

Herritarroi kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizuegu. 

Eskerrik asko aldez aurretik.