Hondakin organikoa birziklatzeko ontziak eskura daitezke udaletxean

Udalak orain dela hilabete batzuk martxan jarri zuen ‘Ez da marroia. Birziklatu behar da’ kanpainaren barruan, udaletxean eskuragarri daude oraindik biohondakinak (hondakin organikoak) birziklatzeko plastikozko ontzi marroiak. Ontzi horietako bat jaso nahi duten herritarrek udaletxera jo besterik ez dute, eta bertan eskatu.

Familia bakoitzeko ontzi bana eskura daiteke, doan. Etorri udaletxera eta jaso ezazu ontzi horietakoren bat eta hasi zu ere biohondakinak birziklatzen!