Kontzertua urtarrilaren 3an izango da Orioko kultur etxean, ostiralarekin, 20:00etan hasita. Doan izango da eta ez da aldez aurretik gonbitarik hartu behar.
Bi ahizpa kantari
Biren izeneko bikote akustikoa Ane eta Nora Agirre ahizpa bikiek osatzen dute. Ondarrutarrak dira eta 2015ean hasi ziren jendaurrean kantatzen Algara taldearekin, eta berehala sortu zuten Biren taldea. Bizkaiko Kantu Txapelketa irabazi zuten eta hirugarren geratu ziren Euskal Herrikoan. Hasieran bertsioak egiten zituzten, batez ere, baina berehala hasi ziren beren kantu propioak ere sortzen eta abesten. 2018an maketa bat kaleratu zuten eta orain, ia urtebeteko etenaldia eta gero, berriro hasi dira jendaurreko saioak ematen.