Uretako Joko Atlantikoak izango dira Orion, uztailaren 13tik 17ra

Uztailaren 9an aurkeztu ziren Donostian aurtengo Uretako Joko Atlantikoak. Aurkezpenean parte hartu zuten, besteak beste, Orioko alkate Jose Angel Zalduak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Jon Redondo oriotarrak.

Uretako Joko Atlantikoak uztailaren 13tik 17ra bitartean jokatuko dira Orion eta Zarautzen eta maila handiko kirol ekitaldia izango da: 550 kirolari inguruk parte hartuko du, Europako 15 herritatik etorritakoak, hainbat kirol modalitatetan: piraguismoa, igeriketa, arrauna, urpeko jarduerak, uretako sorospena, surfa eta bela.

Joko Atlantikoen inaugurazio-ekitaldia Orion egingo da uztailaren 13an, astelehenarekin 19:00etan hasita. Ekitaldia Mendibeltz zelaian hasiko da; kirolariak, handik, desfilean joango dira kirol porturaino eta han emango zaie Joko Atlantikoei hasiera ofiziala.

Jokatuko diren kirol probei buruzko informazioa (modalitateak, tokiak, orduak…) webgune honetan eskura daiteke, lau hizkuntzatan:

http://www.atlanticgames2015.com/eu/default/juegos/juegos-agenda

 

ARGAZKIA: Karkara aldizkaria