Bizarzuri, Erregeen gutunak jasotzen

Bizarzurik kartero-lanak egiten ditu urtero Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeentzat eta gaur goizean Oriora etortzeko abisua jaso du, herriko haurren gutun pila dauzkalako jasotzeko pilotalekuan.

Egun hauetan, Orioko haurrek Erregeentzako gutunak utzi dituzte pilotalekuan, Txurrumuski elkarteak jarritako buzoi handian. Gutun horiek jasotzera etorriko da Bizarzuri 13:00etan, gero Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eramateko.

Ikusi hemen Bizarzuriren bideoa, 13:00etatik aurrera: