Erregeak Oriora datoz iluntzean

Gaur goizean Bizarzurik jasotako gutun-pila hartu ondoren, iluntzeko 19:00etan etorriko dira Oriora Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

Moila ingurua argi dotoreekin apainduta dagoenez, erriotik barrena etortzea erabaki dute aurten Erregeek. Urte zaila da eta ezin izango dute urteroko kabalgata jendetsua egin, baina ez dute hutsik egingo eta Orion izango dira aurten ere.

Erregeen etorrera ezin izango da kalean ikusi, baina bai internetez, albiste honetako beheko leihoan. Aurten, gainera, sorpresa eta guzti etorriko dira Erregeak!

Egon adi, transmisioa 19:00etan puntuan hasiko da-eta.