Boliviari buruzko solasaldia izango da asteazkenean

Solasaldia asteazken honetan izango da, maiatzaren 26an.

Kultur Aniztasunaren Astearen barruan antolatu du Udalak eta kultur etxean izango da, 19:00etan hasita.

Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat, eta aukera ezin hobea da Boliviari buruz ikasteko, han bertan jaiotakoen ahotik.

Gonbita

Boliviar komunitateak honako gonbita hau egiten die oriotar guztiei:

ORIOko boliviar komunitateak oriotar guztiak gonbidatu nahi ditu kultur etxean egingo den Boliviari buruzko solasaldira. Bertan erakutsiko ditugu Boliviaren historia, tradizioak, musika, folklorea?

Gai bereziak:

POTOSIKO HIRI INPERIALA, bertako zilarrezko mendia eta historia. Euskal Herriaren presentzia Potosi hirian eta inguruetan.

ORUROKO INAUTERIA. Oruro boliviar folklorearen hiriburua da.

Estimatuko dizuegu solasaldira agertzea. Maiatzaren 26an izango da, 19:00etan, Orioko kultur etxean (Eusko Gudari, 26).