Broken Brothers Brass Band taldearen kontzertua izango da ostiralean, ‘Ziaboga’ musika-zikloraren barruan

Datorren abuztuaren 2an, ostiralarekin, kontzertua izango da Herriko Plazan, 19:30ean hasita, Udalak eta Enbor Akzio Kulturakak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan.

Kontzertua doan izango da.

BROKEN BROTHER BRASS BAND (Iruñea)

2006an Iruñean sortutako Broken Brothers Brass Bandek atzoko eta gaurko New Orleanseko taldeen kale-soinua dakarkigu (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth Marching Band). Bandaren errepertorioan jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington), groove dantzagarriak, taldeko inprobisazioa eta rapa sartzen dira.

Ikusi bideo bat hemen: https://youtu.be/ngFfAPPBJI0

Info +: http://www.hotsak.com/artistas/broken-brothers-brass-band

ziabogaBI19