Ardo dastaketako ikastaroa egiten ibili direnek asteartean, ekainak 13, bukatu zuten.
Ikastaroari Balea elkartean eman zioten bukaera. Azken ardo dastaketa saioari laguntzeko, jateko zerbait prestatu zuten eta han ibili ziren, gustura, oraintxe honi mokadua, oraintxe hari zurruta.
Udalak antolatu du ikastaroa Cebanc akademiarekin batera eta hamar lagun ibili dira ardoaren sekretuak ikasten.
Bukaeran diploma bana jaso zuten parte-hartzaileek eta Joxemari Olasagastik atera zien argazkia.