Bukatu dira dagoeneko kale-plakak

Udalak plaka berriak jarri ditu herriko kale-izenak markatzeko, eta erretiratutako plaka zaharrak oparitan eskaini zizkien herritarrei, astelehenean publiko egindako ohar baten bitartez.

Astebete eskaseko epea nahikoa izan da eskuragai zeuden 64 plakak bukatzeko. Lehenbiziko egunetik etengabea izan da herritarren joan-etorria, plakak ikusi eta aukeratzeko, eta ostegunean banatu zituen Udalak azkenekoak.

Plaka bila etorri den jende gehienak dekoraziorako erabiltzeko edo errekuerdo gisa edukitzeko jaso ditu.