Bukatu dira Etxeluze gaztetxearen segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko 2. faseko lanak

Obrak aurreikusitakoa baino gehixeago luzatu dira, hasierako proiektuan zenbait aldaketa egin direlako.

Bigarren faseko lanek 90.000 euroko kostua izan dute eta Udalak, lan horiek egiteko, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailaren 18.854 euroko diru-laguntza jaso du.

Eraikina erabiltzen hasi ahal izateko, azken egokitzapen batzuk falta dira (autobabes plana, OCA elektrikoa…); baina lan horiek ezin izango dira burutu Udalak 2017ko aurrekontua onartzen duen arte.

Hitzarmena sinatzea falta

Orain gazteekin hitzarmena adostu eta sinatu behar du Udalak, eraikina erabiltzeko baldintzak finkatzeko eta, oro har, erabilera arautzeko.