Bukatu berri dira obrak Eusko Gudari kalearen eta Arrantzale kalearen arteko bi tuneletan.
Udalak txukundu eta argiztatu egin ditu bi tunelak eta, horrez gain, koskak kendu eta arrapala egokiak jarri ditu, irisgarritasuna hobetzeko. Udalak lurzorua aldatu eta paretak pintatu ditu. Bestalde, irudi handi bana jarri du sarrera bakoitzean; guztira, lau irudi dira, herriko lau txoko erakusten dituztenak: moila, Salatxo, Balearen plaza eta Saikolako alune bat.
Eraikinaren fatxadan egin ari diren konponketa-lana dela-eta, oraindik ikus daitezke kable batzuk tunelean zintzilik; baina, gainontzean, lanak bukatuta daude. Fatxadako lanak bukatzerakoan, kable horiek ere bistatik ezkutatuko dira.
Udalak 70.000 euro gastatu ditu tunelak txukuntzen eta, lan horretarako, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bat jaso du, 13.000 eurokoa.