Matrikulazio epea irekiko du Maria Maestra haurreskolak urtarrilaren 13an

Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea zabalduko da datorren urtarrilaren 13an eta epea irekita egongo da aste betez, urtarrilaren 17ra arte.

Epe horren barruan, 0-2 urteko haurrek daukate aukera haurreskolan matrikulatzeko. Momentu honetan, honako plaza hauek ditu libre haurreskolak:

  • 7 plaza, 0-1 urte arteko haurrentzat.
  • 5 plaza, 1-2 urte arteko haurrentzat.

Urtarrilaren 16tik 30era bitartean jaiotzen diren haurrek otsailaren 3a bitarteko epea izango dute, izena emateko; eta urtarrilaren 31tik otsailaren 18ra bitartean jaiotakoek, otsailaren 20a arte eman ahal izango dute izena.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.