Itsasertzetako Zuzendaritza apirilaren erdian hasi zen Antilla hondartzako birprofilaketa lanak egiten eta joan den astean bukatu ziren lan horiek.
Behin aurten egin diren hondar-mugimendu horiek bukatuta, Zuzendaritzak uste du Udalak, 3 edo 4 urtetan, ez duela urteroko birprofilaketa-lanik egin behar izango.
Lanaren helburuak bi izan dira: batetik, itsasoko ura ez igotzea hondartzan gora gainezka eginez eta, bestetik, hondartzako hondarra ez galtzea. Horretarako 5,80m-ko kotan utzi dute hondartza; hau da, arriskurik egon ez dadin, marea altuenetan baino metro bat gorago