Bukatu dira kultur etxea pintatzeko lanak

Kultur etxeko fatxada pintatu eta txukundu du Udalak azken lau asteotan. Lanak Pinturas Bravo enpresak egin ditu eta 25.328,69 euroko kostua izan dute (BEZa barne).

Pintatzeaz gain, kultur etxeko zurezko begiratokiak ere txukundu ditu Udalak, hezetasun arazoak konpontzeko.