Kaleko aulkiak pintatzen ari da Udala

Beheko argazkian ikusi daitekeen bezala, kaleko aulki asko oso egoera txarrean zeuden eta Udalak txukundu eta pintatzea erabaki du. Pintatze-lanak Anarri margoak enpresak egingo ditu eta, guztira, 6.269,01 euroko kostua izango dute. Dagoeneko hasita daude lan horretan.

Guztira 73 aulki pintatuko dituzte datozen egunotan, eguraldiak lagundu ahala. Pintatu berri daudenean, zintaz itxita lagako dituzte pintura lehortu arte.

Herritarrei eskatzen diegu kontuz ibiltzeko eta ez erabiltzeko aulkiak pintura guztiz sekatu bitartean.

aulkiakBI18