Dagoeneko erabilgarri dago Dikeko komun berria

dikekokomuna17

Dagoeneko funtzionatzen ari da Udalak Dikeko parkean jarritako komun berria.

Aurreikusita zegoen bezala, instalazioaren kostua (obra zibila + komuna bera) 50.000eurokoa izan da guztira.

Erabilgarri 08:00etik 22:00etara

Komuna egunero izango da erabilgarri, goizeko 8etatik  gaueko hamarretara.
Komun hau, Udalak orain arte instalatuta dauzkanak ez bezala, barrutik blokeatu behar da botoi bati sakatuta.