Dagoeneko martxan daude Orioko udaleku irekiak!

Jolas, tailer eta dinamika ezberdinen bitartez, haurrek, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 12:30-13:00etara bitartean, ongi pasatzeko aukera ezin hobea izango dute.

Udalekuetan izena eman ahal izateko, ezinbestekoa da haurrak 3 urte beteak izatea udalekuak hasterako (uztailaren 1). Udalekuetan parte hartzeko gehiengo adina, 12 urte izango dira. Matrikulatzen diren haurrek euskaraz jakitea ezinbestekoa dute.

Haurra, udaleku irekietan matrikulatu eta ondoren atzera egin nahi izanez gero, Txurrumuskik ez du dirua itzuliko. Abuztuko udaleku irekien kasuan, izena ematen duten haurren kopurua txikia bada, bertan behera utz ditzake udalekuak Txurrumuskik. Hau gertatuko balitz, dirua itzuliko litzateke.

Nola matrikulatu?

Hasteko, haurraren izenean, diru sarrera egin behar da. Maiatzaren 17a baino lehen, Txurrumuskik Euskadiko Kutxan duen, 30350182181820021770 zenbakian sartu beharko da dagokion kopurua. Uztaileko udalekuetan matrikulatuz gero 70? sartu beharko da kontu korrontean, abuztuan matrikulatu nahi izanez gero 40?.

Behin diru sarrera egiteko epea amaituta, ezinbestekoa izango da maiatzaren 20an 19:00etan Kultur Etxean egingo den bilerara azaltzea.

Bilerara eraman beharreko dokumentuak:

  • Izen-emate orria
  • Haurraren osasun txartelaren kopia
  • Bankuko diru-sarreraren ziurtagiria
  • Hala nahi bada, etxera bakarrik joateko baimena.
  • Hala nahi bada, argazkiak ateratzeko baimena.

Beharrezkoa da izena emateko pauso GUZTIAK betetzea, bestela, haurra ez da onartua izango.