Dagoeneko salgai daude sanikolasetako herri bazkarirako txartelak

San Nikolas jaien barruan abenduaren 7an egingo den herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko honako hiru tabernetan: Errusta, Baraka eta Gabon.

Herri bazkaria plazan egingo da abenduaren 7an, asteazkenarekin, 14:00etan hasita. Beti bezala, irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat. Hau izango da menua: salda, paella, oilasko izter erreak eta postrea.

Txartelak 12 eurotan daude salgai helduentzat eta 12 urtera arteko haurrek 8 eurotan erosi ahal izango dituzte.

Txartelak erosteko azken eguna abenduaren 5a izango da.