Danbolin eta Loatzo musika eskoletako bandek kontzertua emango dute larunbatean

Orioko Danbolin musika eskolako bandak eta Loatzo musika eskolakoak kontzertua eskainiko dute batera apirilaren 25ean, larunbatarekin, ikastola aurreko plazan, 18:00etan hasita.

Bi bandak Hondarribian izan ziren aurreko asteburuan, elkarrekin entsaiatzen, larunbateko kontzertua prestatzeko. Orduan ateratakoa da karteleko argazkia.

Loatzo musika eskola

Loatzo musika eskola 2002. urtean jaio zen eta Anoeta, Irura, Zizurkil, Aduna, Villabona, Alegia, Altzo eta Ibarrako ikasleak biltzen ditu.