Danbolin Musika Eskola Elgoibarren

Apirilak 6 igandean Elgoibarren, VI. Akordeoi topaketa ospatuko da. Bertan Euskal Herriko Musika Eskola ugarik hartuko dute parte. Horien artean, Orioko Danbolin Musika Eskolako esku-soinuko 12 ikaslek parte hartuko dute.

Eguerdiko 12:00etan kalejira bat egingo dute 5 taldeetan banaturik eta herriko hainbat gune alaitzen ibiliko dira. Ondoren Udaletxeko plazan elkartuko dira. 13:00etan Olaizaga kiroldegian kontzertua eta oroigarriak entregatuko dituzte.