Danbolin Musika Eskolako ikasleak Andoaingo IX. Piano Jaialdian

 

Otsailaren 15 eta 16an, Andoaingo Bastero kulturgunean IX. Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko da, Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 880 piano ikasleek hartuko dute parte, 6 urtetik 20 urte bitartean. Gipuzkoatik 835 ikasle, Bizkaiatik 35, Arabatik 3, Nafarroatik 6 eta Kantabriatik ikasle bat joango dira. Jaialdia izateaz gain txapelketa ere bada.

Bi egunetan, goizeko 9:30etatik gaueko 8:30etara pianojoleak jo eta ke arituko dira Bastero kulturguneko bi aretoetan (auditorioan eta ekitaldi aretoan), horien artean Orioko Danbolin Musika Eskolako 11 ikasleak izango dira, 8 urtetik 15 urtera bitartean.

Modalitate eta maila ezberdinetan parte hartuko dute: piano bakarlariek A, B, C mailan eta pianoa lau eskutara A mailan.

Piano bakarlariak bezala A. mailan, Hodei Sanz eta Miren Genova arituko dira, G. F. H