2013-14 ikasturterako izena emateko epea zabaldu du Danbolin musika eskolak. Epeak hauek izango dira ikasle zahar eta berrientzat:
Irailaren 2tik 9ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00era.
Izena emateko, Danbolin musika eskolaren egoitzara jo behar da: Iturbide 18ra.
Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:
1. MAILA: Tailerra; 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).
2. MAILA: Musika mintzaira; prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
MUSIKA TRESNAK: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
3. MAILA: Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.
MUSIKA TRESNAK: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
AKTIBITATEAK: Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea.
INSTRUMENTU BERRIAK: biola, tronboia, tuba eta harpa.
INFORMAZIOA: Informazio gehiago nahi izanez gero (ordutegiak, prezioak…) musika eskolako telefonora deitu, 943-833-727.