Orioko Udalak lehiaketa librea deitu du, Danbolin Musika Eskolako irakasleak ordezkatzeko zerrendak osatzeko.
Espezialitateak hauek dira: Musika Tailerra, Hizkuntza Musikala, Euskal Dantza, Flauta, Saxoa, Klarinetea, Perkusioa, Biolina, Kantua, Tronpeta, Eskusoinua, Txistua, Gitarra eta Pianoa.
Eskatzen den titulua hau da: erdi mailako musika irakaslearena edo maila berekoa, edo instrumenturako gaikuntza espezifikoa izatea. Euskarako 3. perfila edo baliokidea ere eskatzen da.
Oinarriak eta eskari orriak Iturbide kaleko 18. zenbakian dagoen Danbolin Musika Eskolan eska daitezke eta hemendik ere deskarga daitezke, PDF formatuan. Informazio gehiago jasotzeko, deitu Musika Eskolako telefonora (943 83 37 27) edo idatzi orio.musika@terra.es helbide elektronikora. Musika Eskolara joan nahi izanez gero, ordutegia hau da: 15:00etik 19:00etara.
Eskaerak egiteko epea ekainaren 17an bukatuko da.