Ekainak 18 larunbatean, 22:00etan, Karela kiroldegian.
Danbolin Musika Eskolak 25 urte bete ditu eta, hori dela eta, ospakizun-festa bat antolatu dute.
Ekainaren 18an ospatuko dute festa hori, 22:00etan Karela kiroldegian eskeiniko duten kontzertuarekin. Kontzertu hau, musika eskolatik urte hauetan guztietan pasa diren ikasleak jai-giroan biltzeko izatea nahi dute.
Kontzertu honetan musika eskolako instrumentuko ondorengo taldeek abesti ezagunak joko dituzte: txistu taldea, trikitixa eta pandero taldea, pianoa, soka taldea, esku-soinu taldea eta banda, bertan musika eskolan ikasle izandakoak ere joko dutelarik.
Hauei laguntzen abestuko dute: musika eskolako ikasle txikiek, kantuko ikasleek, eta era berean, herriko ondorengo taldeek: Salatxo, Herrikotxia, Heldu, Arkupe, Ostargi, Egunsentia, Arraun taldea, Surf taldea, Gaztetxea, Auzoko, saskibaloi taldea, futbol taldea, sofbol taldea, Harribil, Txurrumuski, Gaztelekua, Talai-mendi, Karkara eta Herrio natur taldea.