Dantza ekitaldia

 

Danbolin Musika Eskolako ikasleek, otsailak 7 larunbatean 17:00etan, dantzako ekitaldia eskeiniko dute, Karela kiroldegian.

Bertan, 4 urtetik 13 urte bitarteko 233 ikasleek hartuko dute parte, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika eskolako instrumentu desberdinetako ikasleek ere parte hartuko dute bertan.

1. saioan, tailerreko ikasleek dantzatuko dituzte: Let´s twist again, Rock around the clock, Charleston instrumental.

2. saioan, dantzako ikasle helduek inauterietan Euskal Herriko herri desberdinetan egiten dituzten dantza desberdinak dantzatuko dituzte: Sarrera, Agurra, Bolant dantza, Lasarte Oriako sorgin dantza,, Arizkungo sagar dantza, Lezoko trapulaje dantza, Lantzeko inauteriak, Altsasuko Momotxorroak, Gabota, Airean, Pausu bet aurrera, Kolorea kendu, Behar zaitut, The days, bukaera.