Dantza emanaldia

Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantzako emanaldia eskainiko dute otsailaren 15ean, larunbatarekin, 17:00etan, Karela kiroldegian.

Ekitaldian 4 urtetik 13 urtera bitarteko 225 ikaslek parte hartuko dute, Ander Errasti irakaslearen esanetara.

Musika eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute eta  txistua, esku-soinua, trikitixa, panderoa eta perkusioa joko dute.

Ondorengo egitaraua eskainiko dute:

1-2-3-4, Adi zan neska, Violetaren martxa, Agintariarena, Agurra, Bolant dantza, Boastitzea, Arin-Arina, Donostiako martxa, Arratia, Banakoa, Barrikada eta 4 koreografia.