‘Sahararen lagunak’ elkarteak, ohar baten bidez, esker ona adierazi die oriotarrei, Sahararako janaria biltzeko kanpainari eman dioten erantzunagatik. Adierazi dutenez, 2.400 kg janari eta material bildu da aurten, iaz baino ia mila kilo gehiago. Ahmed Labeid elkarteko kideak adierazi duenez, ‘oso pozik’ daude lortutako emaitzarekin.
Esker oneko oharra
Honela dio elkarteak kaleratu duen esker oneko oharrak:
Saharako herriaren alde egindako aurtengo ‘Sahararen aldeko Euskal Karabana’ dela-eta, janari bilketa egin zen Orion aurreko astean. Ohar honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu janari bilketan era batera edo bestera parte hartu dutenei, guztion ahaleginari esker lortu baitugu aurtengo emaitza bikaina.
Bereziki eskertu nahi dugu Udalaren laguntza, bai Be