Warda Mallal oriotarrak urteak daramatza dantzaren munduan lanean: ikastaroak ematen, jaialdiak antolatzen…
Asteburu honetan bi jaialdi antolatu ditu hondartzan: bat larunbat gauean eta bestea igande arratsaldean.
Dantza exotikoak eta fantasia orientala
Larunbatean, uztailak 23, dantza exotiko eta orientalen jaialdia izango da hondartzan, 22:00etan hasita. Dantzari eta talde ugarik parte hartuko du: Andrea Karam, Sandra Ferrero, Analia Bellydance, Leyre Mendoza, Nora Dilshad, Chatvaari Sundari, Shamaliats Bellydance, Shala konpainia, Belle Epoque, Ahlam baleta eta Moana Malie.
Hugo Rosales hip hop dantzaria
Igandean, berriz, uztailaren 24an, Hugo Rosales hip hop dantzari ezagunaren emanaldia izango da. Hondartzan izango da, aurrekoa bezala, eta19:30ean hasiko da. Hugo Rosalesekin batera, talde hauek ere parte hartuko dute: On the Move, Dale al Play, On the Staff, Dantza-tu, Shamaliats, Shandy MH, ED Steps, Black Diamonds eta Crew.