Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, uztailak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta hauen zirriborroak: 2016ko martxoaren 8ko, apirilaren 5eko eta ekainaren 27ko ezohiko bilkuretakoak; eta 2016ko maiatzaren 31ko ohiko bilkurakoa.

2.- Onartzea, egoki bada, udal kiroldegia erabiltzeko tasen ordenantza fiskalaren aldaketa.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 5/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, EH Bildu eta PSE-EE-PSOE talde politikoek aurkeztutako mozioa, kaleratzeen, pobreziaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartzeari buruz.

5.- Eskariak eta galderak.