Danbolin Musika Eskolako ikasleek eskainiko dute, arratsaldeko seietan hasita.
Otsailaren 19an, larunbatarekin, dantza saioa eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako gazteek Karela kiroldegian.
Guztira 140 ikaslek parte hartuko du: gazteenak 4 urtekoak eta zaharrenak, berriz, 14koak.
Guztiek Aitzol Ena dantza irakaslearen esanetara arituko dira.
Programa
- Sarrera
- Agintariena
- Agurra
- Boastitzea
- Txulalai
- San Juan zortzikoa eta arin-arina
- Saint-Petite
- Kontradantza
- Kontradantza eta fandangoa
- Lantz
- Donostiako martxa zaharra
- Martxa I
- Bolant dantza
- Euskalduna
- Sorginak
- Martxa II
- Fandango eta arin-arina
- Bukaera