Dantza sueltoko ikastaroa izango da haurrentzat Kosta tailerrean

Harribil dantza-taldeak antolatu du ikastaroa, hirugarren aldiz, Eneko Dorronsoro taldekide ohiaren proposamenez.

Garai batean, txapelketetan, Orioko bikoteek egiten zituzten pausoak errekuperatzea da ikastaroaren helburua.

Noiz

Urritik ekainera. Astean behin, oraindik zehaztu gabeko egunean

Norentzat

LH2tik aurrera

Irakaslea

Eneko Dorronsoro

Tokia

Kosta tailerra. Harribilen lokala.

Izen-ematea

Irailaren 29a baino lehen, 615 736 911 telefonora deituta (Eneko) edo honako helbidera idatzita: enekodor@gmail.com