Datorren astean desmuntatuko dute plazako kioskoa

Herriko Plazako obren barruan, kioskoa desmuntatzen hasiko dira datorren astean.

Udalak berriro instalatuko du gero kioskoa, behin plazako obrak aurreratu eta gero (ikusi planoa). Orain desmuntatuko den kioskoaren pieza ahalik eta gehien erabiliko ditu horretarako: zutabeak, arkuak… Ezinezkoa izango da pieza guztiak berrerabiltzea, baina gehienak, bai.

Kiosko berrituari, hala ere, ez zaio oraingoaren itxura emango, baizik-eta lehen-lehengo kiosko zaharrarena (ikusi argazki zaharra behean). Garai batean planta errektangularra zeukan kioskoak eta, berritu zenean, planta oktogonala eman zitzaion. Orain Udalak atzera egingo du eta kioskoak forma errektangularra izango du berriro.

kioskozaharra19