EuskoTrenek Udalera bidali duen oharraren arabera, EuskoTreneko langileen Batzorde Iraunkorrak bi orduko greba deitu du datorren astearterako.
Greba deialdia urtarrilaren 19rako egin dute langileek, 11:00etatik 13:00etara.
EuskoTrenek eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailari, tarte horretan gutxieneko zerbitzuak ezartzeko.
Eguneraketa: Langileen batzordeak bertan behera utzi du greba deialdia.