Datorren otsailaren 29an Balearen Eguna antolatzeko bilera izango da Kultur Etxean

 

Orioko Udalak abenduan egin zuen Balearen Eguna guztion artean antolatzeko lehen bilera.

Geroztik, herri antzerkian parte hartzeko deialdia ireki dugu eta datorren otsailaren 29an arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean izango da bigarren bilera.

Herriko talde, elkarte, merkatari eta eragile guztiak gonbidatzen zaituztegu, zuen proposamenak bertan azaltzera.

Asko elkartuko garelakoan eta festa guztion artean antolatu eta biziko dugulakoan, bertan espero zaituztegu.

Orioko Kultura Saila.