Denboraldi baterako lau lanposturen deialdia egin du Udalak

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako denboraldi batez (sei hilabete), eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak programa bat dauka, udalei laguntza emateko enplegua sustatzeko programetarako, eta programa horren anparoan kontratatuko dira langileak. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira.

LANPOSTUAK

LANPOSTUAK

? Eginkizun askotarako peoia (hiru lanpostu, horietako bat desgaituentzat gordea)

? Administrari laguntzailea (lanpostu bat)

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Uztailaren 6tik 20ra bitartean, biak barne, lanpostu guztietarako.

Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Nortasun agiriaren eta enplegu eskatzaile txartelaren fotokopiak.
  • 2008ko Errentaren gaineko Aitorpenaren fotokopia.
  • Administrari laguntzaile lanposturako: eskola graduatuaren fotokopia, 1. mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo baliokidearen fotokopia eta EGA tituluaren edo baliokidearen fotokopia.