DJ ILLARRAS KALAKARI TABERNAN

Ostiral honetan, gaueko 23:00tan, Kalakari tabernan orioko DJ ILLARRAS disc-jockey-ak kontzertua eskainiko du.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da.

?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da udako ostiral gauetan Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Hiru taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kalakari, Kamel Ziani eta Salatxo.