Ostiral gauean, azaroak 25, DJ baten saioa izango da Orioko Kamel Ziani kafetegian, gaueko hamar eta erdietan hasita: DJ Tete izena du saioa egingo duen disc jockeyak eta Donostiatik dator, Bengoa DJs entertainment enpresaren eskutik. Gazteentzako saioa izango da eta jazzberri motako musika jarriko du.
Saioa Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da eta sarrera doan izango da. Hau izango da aurtengo azkenaurreko saioa.
‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, hilaren azken ostiralean, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartu dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kamel Ziani, Kalakari, Unar eta Salatxok.