Euskara Plana garatuko du Arin y Embil enpresak

Eskualdeko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz Urola Kosta Udal Elkarteak egindako ?Lanera!? egitasmoaren aurkezpena egin zen azaroaren 17an Zumaiako Foronda kultur etxean. Lanera! egitasmoaren barruan honako enpresa hauek garatuko dute euskara plana: Orioko Arin y Embil, Aiako Evai SA, Zarauzko Erne eta Zumaiako GKN Ayra Durex SA, Guascor SA eta Korta SA.

Egitasmoak Lanera! Urola Kostako enpresak euskalduntzen du izena, eta horren bidez, eskualdeko enpresak euskalduntzeko helburua lortu nahi du Urola Kostako Udal Elkarteak (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia). Lana bideratzeko, Elhuyar aholkularitza enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu Udal Elkarteak.

Plana garatzeko epeak zehaztuta daude, eta abendua bitartean, sei enpresa horietan euskararen egoeraren diagnostikoa egingo du Elhuyarrek. Urtarriletik aurrera, diagnostiko bakoitzaren araberako plana landuko da, eta datozen hiru urteetan garatuko da, beti ere enpresa bakoitzak hartzen dituen neurrien eta konpromisoen arabera.

Udal Elkarteak azaldu duenez,