Donostiako Musika Hamabostaldia ostiral honetan Orion izango da

VANDALIA taldeak Orioko San Nikolas elizan kontzertua eskainiko du abuztuaren 23an ostirala arratsaldeko 20:00etan.

Vandalia taldea honako hauek osatzen dute:

Rocío de Frutos, sopranoa

Gabriel Díaz, kontratenorra

Victor Sordo, tenorra

Javier Cuevas, baxua

Juan Sebastian Elkano (1476-1526)

Duela bost mende nabigatzaile adoretsu haiek egin zutena imitatzen duen musika ibilbidea. Bidaiako etapa ezberdinak garai hartako musika piezen bidez ekarriko dituzte gogora: haietako gehienak marinel-gaiei buruzkoak dira, Medinaceliren Kantutegikoak.

Egitaraua: “Navego en hondo mar”: Navarro, Guerrero, Gonçales, Flecha…