Drogei buruzko erakusketa kultur etxean

Orioko Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak Askagintza elkartearekin elkar lanean antolatuta, drogei buruzko erakusketa izango da kultur etxean apirilaren 4tik 8ra bitartean.

Erakusketa zabalik izango da aste osoan honako orduetan: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Irekia da bertaratu nahi duen edozeinentzat.

Askagintzakoak astearte arratsaldean

Asteartean, apirilak 5, Askagintza elkarteko kideak izango dira erakusketa-aretoan, edozein herritarrek eduki ditzakeen zalantzak argitzeko edo galderak erantzuteko.

Askagintzako kideak astearte arratsaldeko 16:30etik 18:30era bitartean izango dira kultur etxean.