Drogen mendekotasunari aurrea hartzeko plana (2006-2010)

Udalak plan bat jarri du martxan, Askagintza elkartearekin elkar lanean, drogen mendekotasunari aurrea hartzeko.

2007ko urtarrilaren 23an aurkeztu zen plana udaletxean, udal arduradun politiko eta teknikoak eta Askagintza elkartekoak bertan zirela. Plan horren barruan aurreikusten diren aktuazioetako batzuk martxan daude dagoeneko eta beste batzuk gerora abiatuko dira.

Plana osorik irakur daiteke hemen, PDF formatuan.