Edalontzi birrerabilgarrien zozketan 2266 zenbakia da saritutakoa

Udaleko Ingurumen batzordeak edalontzi birrerabilgarrien erabilera sustatzeko ahalegina egin du jaietan.

Sustapen lan horren barruan, zozketa bat egin du, edalontzi birrerabilgarria erabili dutenen artean. Zozketa horretan saritua izan den zenbakia honako hau da:

2266

Saria asteburu bat da, Formigalen, kirol jarduerak egiten.

Zenbaki sarituaren jabeak Udaleko Turismo bulegotik pasa behar du, saria jasotzera.