Eskolaumeen literatur lehiaketaren liburua kalean da

Kalean da dagoeneko aurtengo Eskolaumeen Literatur Lehiaketaren liburua.

Udaleko Euskara batzordeak antolatu du lehiaketa eta, urtero bezala, sari banaketa egin du San Pedro egunean.

Aurtengo lan sarituak biltzen dituen liburuak 116 orrialde ditu. Azaleko marrazkia Nerea Erkiziak egin du eta barruan herriko bi eskoletako haurrek egindako olerki, ipuin eta marrazkiak daude.

Liburuaren ale bat nahi duenak Udaleko Euskara Zerbitzuan eskatu besterik ez du.

Liburua eskuratu daiteke, baita ere, PDF formatuan ondoko estekan klik eginda:

http://www.oriora.com/Udala/Euskara/Haurliteratura/

Sari banaketa

Sarien banaketa San Pedro egunean egin zen, udaletxeko udalbatzarraren aretoan. Haur, guraso eta lagunez beteta zegoen aretoa eta, Udalaren aldetik, Euskara batzordeko buru I