‘Egin dezagun bidea’ taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu

Orioko Egin dezagun bidea taldekoek ekitaldi ugari antolatu dituzte abenduaren 16tik 23ra bitartean.

Ostiralean, abenduaren 16an, 20:15ean, Kale Nagusiaren hasieran, Pietatearen eskulturaren azpian, egingo da ekitaldien aurkezpena eta argazkia. Argazkia ahalik eta jendetsuena izan dadin, herritarrei bertaratzea eskatzen diete ekimenekoek.

Abenduak 19, astelehena

Datorren astelehenean, abenduak 19, dispertsioa iruditan izeneko erakusketa irekiko dute Kultur Etxean abenduaren 23a arte. KM.O proiektuko irudiak, informazio panelak eta bideoen proiekzioak izango dira ikusgai bertan. Irekiera ekitaldia iluntzeko 19:00etan egingo dute, eta atzetik, 19:30ean senideen bizipenekin mahai-ingurua egingo dute.

Abenduaren 20a, asteartea

Abenduaren 20an Josu Martinezek eta Txaber Larreategik egindako Sagarraren denbora dokumentala emango da, 19:30ean, Kultur Etxean.

Abenduaren 22a, osteguna

Hitzaldia izango da Kultur Etxean 19:30ean: preso ohiek beren bizipenak azalduko dituzte bertan.

Urtarrilaren 7ko manifestazioa

Aurrerago beste ekitaldi batzuk ere izango dira, baina, antolatzaileen ustez garrantzitsuena urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioa da.

Informazio gehiago: www.egindezagunbidea.info eta www.kolosalaizangoda.info atarietan eta Orioko Egin dezagun bidea taldearen Facebook orrialdean: www.facebook.com/pages/Egin-dezagun-bidea-Orio/143235999112168.