Egoera normaltzen ari da pixkanaka

Gaur goizeko elurteak sortutako egoera normaltzen ari da pixkanaka eta, egunak aurrera egin ahala, hobetzen segituko duela da prebisioa.

Momentu honetan herri barruko bide eta errepide guztiak zabalik daude, baina Udalak kontu handiz gidatzea gomendatzen du.

Trena ere hasita dago martxan eta EuskoTrenek dio ordutegi normalean dabiltzala trenak dagoeneko.

N634 errepidea ere zabalik dago bai Zarautz aldera eta bai Donostia aldera.