Eguraldi txarra dela eta haurrentzako puzgarriak frontoian izango dira asteazkenean

Datorren asteazkenean, irailak 6, haurrentzako puzgarriak ikastola aurreko plazan izatea aurreikusirik zegoen baina eguraldi txarra emanda dagoenez frontoian izango dira egun osoan. Ekitaldi hau udako programaren barruan antolatu du Udalak.

Ordutegia honako hau izango da:

  • Goizez, 11:00etatik 13:00etara.
  • Arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Horrez gain, 19:00etarako pentsaturik zegoen apar festa ez da antolatuko eguraldi txarragatik. Beste data batean antolatuko da eguraldiak gehixeago laguntzen duenean.