Ekainaren 24an irekiko da epea udako kirol-jardueretan izena emateko

Aurreko urtetan bezala, udan kirol egiteko aukera ugari izango dute Orioko haur eta gazteek, Udalak, kiroldegiak eta herriko eragileek antolatutako jardueretan. COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren eraginez, osasun- eta higiene-baldintzak eta aforoak bereziki zainduko dira jarduera horietan, baina, bestela, normaltasunez egingo dira.

Kirol Anitzak izeneko jardueran izena emateko epea aurreko astean ireki zen eta dagoeneko plaza guztiak beteta daude . Gainontzeko kirol-jardueretan izena emateko, ordea, ekainaren 24an irekiko da epea. Izen-ematea Karela kiroldegian egin behar da. Pertsona batek familia-unitate bereko anai-arreben izen-ematea egin dezake, baina ez beste inorena.

(KARKARA aldizkariak utzitako argazkia)

Uztailean eta abuztuan, lau hamabostalditan

Jarduerak hamabostaldikoak izango dira, uztailean eta abuztuan, data hauetan:

  • 1. hamabostaldia: uztailak 6 – uztailak 17
  • 2. hamabostaldia: uztailak 20 – uztailak 31
  • 3. hamabostaldia: abuztuak 3 – abuztuak 14
  • 4. hamabostaldia: abuztuak 17 – abuztuak 28

Hauek dira eskainiko diren kirol-jarduerak:

  • Pilota
  • Surfa
  • Igeriketa
  • Padela
  • Bestelako eskaintzak: atletismoa eta piraguismoa

Pilota-jarduera

Pilotaren hainbat modalitate eskainiko dira: eskuzko pilota, paleta, erremontea, pasaka, eta abar.

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 10:00-11:00: 2014an eta 2013an jaioak.
  • 11:00-12:00: 2012an eta 2011n jaioak.
  • 12:00-13:00: 2010ean, 2009an eta 2008an jaioak.

PREZIOA: 40€

TOKIA: Udal-pilotalekua.

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da eta ordainketa elkarteari egingo zaio.

Surf-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 9:45-10:45 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
  • 10:45-11:45: 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
  • 11:45-12:45: 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.

2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.

PREZIOA: 40€

TOKIA: Antilla hondartza (Surf-taldearen lokalean)

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da eta ordainketa elkarteari egingo zaio.

Igeriketa-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 11:00-11:45 (6 ikasle)
  • 11:45-12:30 (6 ikasle)

NORENTZAT: 7 urtetik gorakoentzat

PREZIOA: 50€

TOKIA: Karela Kiroldegia

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da.

Padel-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 10:30-11:30: 6-8 urte
  • 11:30-12:30: 9-11 urte
  • 12:30-13:30: +12 urte

PREZIOA: 50€

TOKIA: Karela Kiroldegia

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da.

Bestelako jarduerak

Udalak antolatutako jarduerez gain, beste bi kirol-jarduera ere egiteko aukera izango dute gaztetxoek:

  • Atletismoa
  • Piraguismoa

Atletismo-jarduera

NOIZ: Hiru hamabostalditan: uztailaren 6tik abuztuaren 14ra. Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala:

  • 10:15-11:15
  • 11:30-12:30

NORENTZAT: DBH1etik aurrerakoentzat

PREZIOA: 50€

INFORMAZIO GEHIAGO eta IZENA EMATEKO: Aitor Rubio 666 756 811

Piraguismo-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehena, asteazkena eta ostirala:

Ordutegia marearen arabera izango da, goizez zein arratsaldez.

NORENTZAT: 10-16 urte bitartekoentzat.

PREZIOA: Aukeratzen den modalitatearen arabera.

TOKIA: Arraunetxe

INFORMAZIO GEHIAGO eta IZENA EMATEKO: Begi Bistan 654 980 067